Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Alkoleatik begira

26/09/2008 GMT 1

Goizeko Izarra ikastola

araniriondo @ 11:22

Epa Mutrikuko Goizeko Izarra ikastolako irakasleak:

Gaur bukatuko da ikastaroa eta hemendikĀ eskerrak eman nahi dizkizuet eskaini didazuen harreragatik eta egin duzuen lanagatik.

Amaiera egokia emateko eta IRALERA 3. idatzia bidaltzeko, zuen iritzia JASO nahi dut. Aurtengo ikastaroan zer egon den sobera eta zer bota duzuen faltan adieraztea nahi nuke. Horretarako testu honen azpialdean eta eskuinean dagoen IDATZI sakatu eta animo!

Blogaren eskuineko zutabean lotura batzuk dituzue, ea erabilgarriak zaizkizuen.

Horrela bada, hurrengora arte!

Erantzunak

Erantzunak(2) »

  1. Arantza,agur:

    Esaerak dio " Gero, bihar da ", baina uste dut, nire edo gure kasuan
    (une honetan ez dakit,zehatz-mehatz, besteek idatzi duten ala ez)
    hirugarren idatzitxoari dagokionez, esaera aldatu egin beharko
    dudala. Goazen harira!.
    Ikastaroa laburregia egin zitzaidan, baina era berean, esku artean
    erabili genituen ariketak motibagarriak, interesgarriak eta
    batik bat,erabilgarriak direla iruditzen zaizkit.

    Egia esan, gai bakoitza sakontzeko asti gehiegirik ez genuen eduki; hala ere, gustura eta giro onean jardutea, hurrengo baterako karnata da.
    Jaso dugunari zukua ateratzea geure esku dago.
    Ondo izan.

    Xabier

    Xabier | 2008-10-17 - 12:54:58 GMT 1 #

  2. Irakasleak neri
    eman nahi dit tas tas!
    ez zara ahaztuko
    berehala nitaz,
    zuzenketa zorrotza
    egin bait dit postaz
    oraingoan hobeto
    egingo dut hortaz.

    Egun on Arantza,

    >Ezina, ekinez egina< burugogorkeria lagun, agindutakoa betetzen saiatuko naiz.
    Inora iritsi ez zen mezuan adierazten nuen moduan, ikastaroaren iraupena laburra eta edukietan mardula izan dela esango nuke.
    Ikastaroan jasotakoa oso erabilgarria eta egokia izan da baina barneratzeko denbora falta izan zait. Orain ikastaroaren bigarren zatia hasten da, jasotakoa barneratzea, esamolde okerrak baztertu eta zuzentzea, egokitasunez erabiltzea... noreberak bere kabuz eginbeharrekoak... ikastaroaren >digestioa< egin behar dugu!

    Hurrengoan ere elkar ikusiko dugulakoan,

    ondo izan.

    aitziber | 2008-10-23 - 09:36:27 GMT 1 #

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!