Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Alkoleatik begira

26/09/2008 GMT 1

TXORTAN eta LOTAN

araniriondo @ 15:58

"Txortan" artikulua Mutrikuko Goizeko Izarra ikastolako taldean irakurri eta gero, partaide batek , Koldok, "lotan" inguruko teoria azaldu zigun. Denok honen berri izan dezazuen, bera animatzen dut txoko honetan bere iritzia idaztera. Animo KOLDO!

Hona hemen KOLDOren erantzuna:

Euskara, Europako hizkuntza zaharrena dela diote adituek. Hain zuzen ere, horrelakoa delako, euskarak beste hizkuntza askotatik hitz asko hartu omen ditu. Europan, garai batean, latina izan zen nagusi, eslabiar hizkuntzak ahaztu gabe. Arabiar hizkuntzak ere bere "legado" kulturala utzi zigun X.mendean eta ez dira faltan izan Europan anglosaxionak diren hizkuntzak eta horien artean ingelesa nagusi .Azken mendeetan, ingelesa hizkuntza globala bihurtu da eta euskarak, bai gaur egun baita beste garai batean ere, ingelesetik hainbat hitz hartu ditu. "Txortan ibili" izango litzateke honen adibidea, nahiz eta txortan hitzak berak ingelesarekin erlazionatzeko motiborik ez digun ematen. Baliteke "short time"-denbora gutxi- esaeratik etortzea. Euskal marinelek, portura iristean ez zuten putetxeetan egoteko denbora askorik izaten. Beraz,"taberna" hauetan sartzean, "short time" oihukatzen zuten denbora gutxi zeukatela jakinarazteko. Gure marinelak ez omen ziren Shakespearen hizkuntza ahozkatzen ahozkatzen izaten eta short time-a, txortan bihurtzen zen. Larrutan denbora gutxian, short time edo txortan delakoan ibili eta gero, berriro itsasoratzen ziren. Baina, denboraz eskas ibiliko ote ziren beti? Ez ote litzateke posible izango itsasoan matxuraren bat pairatzea  eta horixe bera konpontzen egun pare bi portuan bertan ematea korrika eta presaka ibili gabe? Eta horrela gertatzekotan, ez ote ziren patxada handiz ibiliko putetxeetan? Ez ote ziren gau osoa, lotan eta txortan, putetxean bertan geldituko? Eta horrela bazen, ez al zen short time esaera long time esaera bihurtuko?Alegia,posible izango litzateke LOTAN esaera LONG TIME hortatik etortzea? 
Besarkada eta gora bihotzak!!!!! 

Goizeko Izarra ikastola

araniriondo @ 11:22

Epa Mutrikuko Goizeko Izarra ikastolako irakasleak:

Gaur bukatuko da ikastaroa eta hemendik eskerrak eman nahi dizkizuet eskaini didazuen harreragatik eta egin duzuen lanagatik.

Amaiera egokia emateko eta IRALERA 3. idatzia bidaltzeko, zuen iritzia JASO nahi dut. Aurtengo ikastaroan zer egon den sobera eta zer bota duzuen faltan adieraztea nahi nuke. Horretarako testu honen azpialdean eta eskuinean dagoen IDATZI sakatu eta animo!

Blogaren eskuineko zutabean lotura batzuk dituzue, ea erabilgarriak zaizkizuen.

Horrela bada, hurrengora arte!

23/07/2008 GMT 1

ANTERO ETA SINKER

araniriondo @ 08:26

AnteroSINKER                                                           

 

 

 

 

 

 

Anteron txamarrotia 

Sinkerren bibotia  

haretxek ei dauko/a

preso tximinoia” (bis)  

Behin baino gehiagotan entzun duzue abesti hau.

Zer dakizue abesti honi buruz? Nongoak ziren Antero eta Sinker?Zer zen Antero? Eta Sinker?  Zer da tximinoia? Zer da txamarrotea?Nolakoa da? Zerez egina dago? Zein ezaugarri ditu? Non eta noiz erabiltzen da?

Galdera hauen erantzunak jakiteko, bi dokumentu ikus/entzun beharko dituzu. Klikatu HEMEN eta HEMEN (oraindik ezin da entzun) ere bai. Ea zure jakingura asetzen den!

18/07/2008 GMT 1

Alkolea

araniriondo @ 13:31

Alkolea

Mutrikuarrak eta debarrak, betiko lehian. Elkarren ondoan bizi behar eta beti elkarri mokoka.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!